- Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, "azken ordutan sortutako agenda arazoak direla eta" Xake Produkzioak ekoiztetxeak bertan behera utzi du maiatzaren 8an Baztartxo aretoan aurkeztekoa zen Fadoak entzuten zituen gizona antzezlana. Ekoiztetxeak argudiatu duenez, kideren bati ezinezkoa zaio Azkoitira etortzea maiatzaren 8an. Udaleko Kultura sailak beste data bat adostuko du konpainiarekin eta data berria jakin orduko, ezagutaraziko da.