- 2020ko errenta eta ondarea aitortzeko garaia hasia dela eta, Azpeitiko Udalak herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko kanpaina abiatu berri du. Iaz 7.855 errenta aitorpena egin ziren Azpeitian eta horietatik 3.385 (%43) euskaraz. Hori dela eta, Azpeitiko Udalaren eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen helburua "aurtengo kanpainan iaz herrian euskaraz egin ziren errenta aitorpenen kopurua gainditzea" izango da.