- Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatuta, hitzaldiak eta elkartasun azokak izango dira hilabete honetan eskualdeko hainbat herritan. Hitzaldi guztiak 18.30ean hasiko dira eta elkartasun azokak 12.00etatik 15.00etara bitartean egingo dira.

Ekimena abiatzeko Faxismoa: arraza eta klase aldagaiak bere historian zehar hitzaldia egongo da bihar Azkoitiko Elkargunean. Era berean, Etxebizitza Sindikatua hi-tzaldia egongo da hilaren 15ean Zestoako kultur etxean eta 22an Azpeitiak Oinarrizko produktuen biltegia hitzaldia hartuko du.

Elkartasun azokak hilaren 10ean (Azkoitiko plazan), 17an (Zestoako plazan) eta 24an (Azpeitiko plazan) egingo dira.