- ENBA, Euskal Nekazarien Batasunak, txakurrek Azpeitian artaldea izutu eta ardi bat erasotu dutela salatu du Twitter sare sozialaren bitartez. Euskal Nekazarien Batasunak azaldu duenez paseoan dabilen jendeak "itxiturak apurtu", artzain elektrikoaren bateria "izorratu" eta solte zebiltzan txakurrek artaldea "izutu" dute. Era berean, ardiren bati "eraso" egin diotela ere jakinarazi du ENBAk.