- Aizkibel Udal Liburutegiak ingurumena eta zientzia uztartuko dituzten tailerrak antolatu ditu apirilaren 21 eta 22rako. Tailerrak 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude eta egun bakoitzean bi txanda eskainiko dira, 17.30ean eta 19.00etan, hain zuzen ere. Ekimena doanekoa da baina plaza kopurua mugatua izango denez, izena ahalik eta azkarren ematea komeni da. Interesatuek Udal Liburutegian bertan eman dezakete tailer zientifikoetan parte hartzeko izena, apirilaren 16ra arte.

Edonola ere, aurreneko saioa Ozeano urdinak, marea beltzak izenburupean egingo da. Bertan "ingurumenari buruzko oinarrizko kontzeptuak azalduko dira" eta "isuri kimikoen efektuak eta ondorioak ulertzeko balioko du".

Apirilaren 22an, berriz, Planeta salba ezazue tailerra izango da eta partaideek "gizakiaren portaerak Lurrari nola eragiten dion ikusiko dute". Gaztetxoek zientziak "eboluzionatzen eta gure garraiobideak hobetzen nola lagun diezaguken" ikasiko dute.