Azkoitia | Ikastolak Rina Cabeza I. Ipuin-Olerki lehiaketa antolatu du

22.03.2021 | 00:47

Azkoitia – Xabier Munibe Ikastolak LHko 3-6 mailetako neska-mutilei zuzendutako Rina Cabeza I. Ipuin-Olerki Lehiaketa antolatu du. Jorratu beharreko gaia LGTBIQ+, guztiok eskubide berdinak, guztioi errespetu berdina da eta parte har-tzeko interesa duten gaztetxo guztiek (partaidetza librea da) apirilaren 12tik maiatzaren 3ra bitartean aurkez ditzakete egindako idazlanak Xabier Munibe ikastolan.