- Uztaro haurreskolako guraso elkarteak antolatuta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amaren intxaurrak ikuskizuna taularatu behar zuten otsailaren 6an Azpeitian baina pandemiak herrian izan zuen bilakaera ikusita, hitzordu hori bertan behera geratu zen.

Edonola ere, pailazoek emanaldi bikoitza eskainiko dute apirilaren 18an Soreasu antzokian (16.00 eta 18.30ean) eta interesatuek gaurtik aurrera izango dute sarrerak erosteko aukera (10,5 eurotan) Kulturaz.eus webgunearen bitartez. Pandemiaren egoerak hobera egin badu ere, sei urtetik gorako guztiek maskara erabili beharko dute an-tzokian eta sei urtetik beherakoei hala egitea gomendatzen zaie.