- Herriko jardueren dinamizazioan, bizitzan eta kulturgintzan egiten duten lana kontuan hartuta, Azkoitiko Udalak galdetegi bat bidali die herriko kultur elkarteei, beti ere, “dituzten beharrak eta interesak ezagutzeko, baliabideak zuzen bideratzeko eta aurrerantzean ere, sor daitezkeen egitasmoetan elkarlanean aritzeko” helburuarekin.

Udalak datozen egunetan jasoko ditu kultur taldeen erantzunak baina interesa duten herritarrek ere galdetegia osatu dezakete martxoaren 5era arte; “azkoitia.eus web gunean dagoen dokumentua bete eta kultu@azkoitia.eus helbidera bidaliz”.