Herrian sortutako Gazte Asanblada 20an aurkeztuko dute

15.02.2021 | 23:57

Azkoitia – Azkoitiko gazteek herri mailan dituzten arazo edota hainbat problematika eran-tzuteko sortutako Gazte Asanblada datorren larunbatean aurkeztuko da (17.00etan) Elkargunean. Eratu berri den taldearen ikuspuntua eta asmoak ezagutzeko interesa duten herritar guztiak gonbidatuta daude Gazte Asanbladaren aurreneko deialdi irekira gerturatzera.