Udalbatzarrak aho batez onartu du ostalaritzaren mozioa

04.02.2021 | 00:59

Azpeitia – Udalbatzarrak Ostalaritza Aurrera Gipuzkoa plataformak aurkeztutako mozioa onartu zuen (aho batez) asteartean telematikoki egin zuen Osoko Bilkuran. Horren bitartez ostalariek hiru eskaera egiten dituzte: "Udalari, Eudeli, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Jaurlaritzari udalerrian autonomoek bizi duten egoeraren berri emateko; Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari ostalaritza sektoreari dirulaguntzak emateko eta Foru Aldundiari, jarduera normala berreskuratu arte, ostalaritza establezimenduetan zergen bilketa bertan behera uzteko".