- Herriak 100.000 biztanleko 1.000 positiboen langa gainditu duela ikusita, Zestoako Udalak koronabirusaren hedapena murrizteko prebentzio neurri bereziak ezarri ditu herriguneko eta auzoetako zenbait eraikin publikoetan.

Neurri bereziak atzo jarri ziren indarrean Kultur Etxean, Gaztelekuan, Liburutegian, Alonderoko udal aretoan, Kiroldegian eta Idiazpiko lokalean eta Aizarna, Arroagoia, Arroabea, Iraeta eta Lasaoko eraikin publikoetan (ikastetxeetan izan ezik).

Hala, aipatutako eraikinetako gela bakoitzean gehienez sei pertsona bildu ahal izango dira. Hori bai, ikastetxeko maila bereko edo familia unitate bereko kideek gainditu ahal izango dute kopuru hori, “aurrez dagokion eraikineko arduradunaren onespena badute”. Bestalde, kiroldegiko zerbi-tzuak erabiltzeko hitzordua eskatu behar da eta hitzaldi, topaketa, batzar eta abarrak, ezingo dira aipatu eraikinetan egin.