- Urola Bizirik natur taldeak Larreko Mahaiak ingurumen larrialdia ikusarazteko herri askotako eragileekin elkarlanean antolatu duen U30 Aldaketaldia ekimenarekin bat egin du. Hori dela eta, Urola ibaia garbitzeko irteera prestatu du datorren larunbaterako. Parte hartzeko interesatuek 10.00etan dute hitzordua beilatokian. Ibaitik jasotako zaborra otsailaren 1etik 5era bitartean jarriko dute ikusgai herrigunean.