- Bizilore eskolak antolatuta, Jon Arana irakasleak eta Kiribil elkarteko psikomotrizistak jolas librearen garrantziaz hitz egingo du datorren asteazkenean (18.00etatik 20.00etara bitartean) Azkoitiko Elkargunean.

Gurasoei zuzendutako hitzaldi horretan (euskara hutsean egingo da), Arana jolas librearen inguruan sor daitezkeen galderak erantzuten saiatuko da.

Besteak beste, jolas libreak haurrari zer nolako balio erantsia ematen dion, jolas librearen baldintzak eta ezaugarriak zein diren, jolasaren onurak garapenaren zein arlotan eta nola laguntzen duen, jolasak naturan zer nolako balioa hartzen duen eta egungo osasun egoeran jolas librea non eta nola egin daitekeen azalduko du.

Ekitaldiaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, urtarrilaren 27ko hitzaldi horretan "egungo osasun egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak errespetatu beharko dira".