- Artxamendi Topalekuak joan den astelehenean ospatu zuen Gazte Astearen baitan urtero antolatzen duen patata tortilla lehiaketa, eta guztira herriko 140 neska-mutilek parte hartu zuten bertan, 40 talde ezberdinetan banatuta.

Lehiaketa Kontzejupean egin zen eta epaimahaiak ez zuen lan erraza izan aurkeztutako 40 tortillak dastatzen eta baloratzen. Azkenean, bi sari eman zituen, bi tortilla onenak sarituz. Lehenengo txandan Elene Isasa eta Maialen Arratibel zan ziren sarituak eta bigarrenean, Jon Ucin, Julen Sanz eta Aimar Ormazabal.