- Juan de Antxieta musika eskolako Banda Gazteak Gabonetako kontzertua eskainiko du gaur (18.30ean) Azpeitiko Soreasu antzokian.

Musikari gazteek Gabonetako hainbat abesti eta lau filmatako soinu bandak joko dituzte Unai Frantzesena zuzendariaren gidaritzapean burutuko den gaurko emanaldi berezian.

COVID-19ak eragindako osasun egoera dela eta, Soreasuko aforoa aforoa mugatuta egongo da. Horregatik musika eskolako Banda Gazteak eskainiko duen emanaldiarekin disfrutatzeko gogoa duten herritarrek aurrez eskuratu behar dituzte sarrerak, kulturaz.eus web gunearen bidez.