- Eusko Jaurlaritzaren dekretuak tabernak eta jatetxeak ixteko agindu ostean, Azpeitiko Udalak ostalariei laguntzeko 70.000 euroko partida egokitu zuen eta dagoeneko hasi da herriko ostalariei 1.000 euro arteko laguntzak ordaintzen. Udaletik azaldu dutenez, abenduaren 10era arte 63 ostalarik eskatu dute laguntza eta horietatik 47 eskaerak betetzen zituzten baldintzak: “Hamaika eskaerak oinarrizko 600 euroko laguntza jaso dute; eta beste 36k, 1.000 euro arteko laguntza gehigarria ere bai”. Baldintzak bete ez dituzten 16 eskaerek hamar eguneko epea dute beharrezko dokumentazioa osatzeko.