- Aurreko urteotan bezala, Azpeitiko eraikin publikoak eta Bertan Merkatari Elkarteko kide diren establezimenduak Goienetxe Fundazioko lagunek egindako Gabonetako apaingarriekin atonduko dituzte. Ohiturari jarraituz, hainbat eragileren laguntzaz apaingarriak egiteko materiala bildu dute, eta kortxo, kafe kapsula, tela zati edo kartoi horiek berrerabiliz Gabonetako izar edo lanparak egin dituzte. Udaketik jakinarazi dutenez, Goienetxe Fundazioko kideak datozen egunotan hasiko dira beren eskulanak dendaz denda banatzen.