- Koronabirusak eragindako egoera larria dela eta, Azkoitiko Udalak jakinarazi du hilaren 11n ospatzekoa zen San Martin eguneko jaia bertan behera geratu dela. Era berean, azaroaren 30ean urtero egiten den San Andres eguneko festa ez da aurten ospatuko.

Horrela bada, San Martin egunean ez da kanpai hotsik entzungo Azkoitian, ez baita horretarako aukerarik emango: "kanpaia jotzeko sokarik ez da eskuragarri jarriko eta San Andres eguna ere egun arrunta izango da aurten eta ez dugu plaza beteta ikusiko", aurreratu dute Udaletik.

Kultura zinegotzia den Sonia Vazquezek esandakoari eutsiz, "festak bertan behera utzi behar izatea dagoeneko ez da albistea. Ez da inor harrituko. Ez dago beste irtenbiderik. Jende pilaketak saihestea da gure ardura eta erantzukizunez jokatu behar dugu guztiok, bakoitzarengandik hasita. Egoera honetan ez dago ospakizunentzat tokirik".