Hezkidetza Foroa abian da berriro ere Azkoitian

Taldearen helburua "elkarrekin koordinatuz, Hezkidetza programaren jarraipena egitea" da

05.10.2020 | 01:25

Azkoitia – Azkoitiko bost ikastetxek (Xabier Munibe Ikastola, Floreaga Ikastetxea, Azkoitia BHI, Bizilore Eskola Aktiboa eta Izarraitz Lanbide Heziketa), kale-hezitzaileek eta Udaleko Gazteria eta Berdintasun zerbitzuek osatzen duten Hezkidetza Foroak ikasturte berriko aurreneko bilera egin du aste honetan.

Foroaren helburua "elkarrekin koordinatuz eta iritziak eta informazioa partekatuz, Hezkidetza programaren jarraipena egitea" da. Horren baitan neska-mutilen arteko berdintasuna lantzen da, "sexuaren araberako estereotipoak eta rolak ezagutuz, era guztietako bazterkeria eta indarkeria desagerrarazteko xedez".