- Runner bihotza lelopean zetorren eta pandemiaren ondorioz bertan behera geratu zen Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren antolatzaileek zaleen laguntza eskatu dute. Izan ere, lasterketako material guztia erosita eta ordainduta zuten eta gastu orokorrei aurre egiteko, edizio honetako kamisetak salgai jarri dituzte Azkoitiko Plaza Berri Sport, Azpeitiko Euskadi Sport eta Donostiako Robers Kirolak dendetan. 15 euroren truke, kamiseta eta Gym-Sac poltsa eskura daitezke.