Kanpoko igerilekua hilaren 27ra arte egongo da irekita

14.09.2020 | 00:57

Azpeitia – Pandemiak eragindako egoeraren ondorioz, Udalak ohi baino beranduago (uztailaren 6an) ireki zuen estali gabeko igerilekua, eta itxi ere ohi baino beranduago egingo du, hilaren 27an, hain zuzen ere. Ordura bitartean, uda berezi honetarako martxan jarritako erreserba sistema mantenduko da (herritar bakoitza gehienez astean bitan eta egonaldi bakoitzean gehienez hiru orduz egon daiteke).