Saharar haurrei laguntzeko bilketa egingo dute bihar

09.09.2020 | 00:46

Zestoa – Zestoako Wadna elkarteak saharar haurrei laguntzako bilketa solidarioa egingo du bihar (17.00etatik 20.00etara) udaletxe azpian. Laguntzeko prest dauden herritarrek 16 urte bitarteko haurrentzat neguko arropa (jertseak, txamarrak, kamisetak, oinetakoak€), eskolako materiala, maskarak, gel hidroalkoholikoak, eskularruak edota paracetamol eraman dezakete bertara.