- Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez aldaketak izango dira hurrengo egunotan merkataritza arloko hondakinen bilketan, Azpeitian. Hala, ostegunean (uztailaren 30ean), errefusa jasoko dute 10.00etan. Uztailaren 31n, berriz, organikoa bilduko dute 9.00etan eta papera nahiz kartoia 10.00etan. Egun hauetako aldaketekin amaitzeko, abuztuaren 1ean organikoa zein errefusa jasoko dituzte 10.00etan.