- Koronabirusak eragindako egoeraren ondorioz Azpeitian aurtengo jaiak ez direla ospatuko ikusita, Lagun Onak txirrindulari elkarteak urtero Santio eta San Inazio festen egitarauaren osagai izan ohi den kadete mailako korrikalarien-tzako San Inazio Saria lasterketa atzeratzea erabaki du. Beraz, aurtengo San Inazio Saria (40. edizioa izango da) ohiko dataz kanpo jokatuko da, abuztuaren 29an, hain zuzen ere.