- Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, martxoan hastekoak ziren haurrentzako igeriketa ikastaroetan izena eman zutenek lehentasuna izango dute udazkenerako prestatu diren ikastaroetan aritzeko. Edonola ere, urrian hasiko diren ikastaroak egiteko asmoa dutenek igerilekuaren 943 814 121 telefono zenbakira deitu behar dute ikastaroa egiteko nahia mantentzen dutela jakinarazteko.