Profesionalen arteko pilota partidak izango dira hilaren 17an

14.07.2020 | 01:30

Azpeitia – Izarraitz frontoiak Master CaixaBank txapelketako esku pilota jaialdia hartuko du hilaren 17an (22.15ean). Estelarrean Ezkurdia eta Arangurenek osatutako bikotea Altuna III eta Imazen aurka arituko dira. Sarrerak (prezioa 25 eurokoa da) dagoeneko eros daitezke entradium eta proticketing plataformen bidez (egunean bertan 18.00etatik aurrera eskuratu ahalko dira leihatilan).