- Ekainaren 13an Urolako bizilagunek arrazakeriaren aurka agertzeko aukera izango dute Azpeitiko Plaza Nagusian. Izan ere, bailaran bizi diren hainbat afrikarrek eta Elkar-ekin plataformak elkarretaratzea dei dute larunbaterako, 19.00etan eta Arrazakeriarekin amaitu lelopean.

Elkar-ekinekoek azaldu dutenez, maiatzaren 25ean AEBetan izandako gertaerek "arrazakeriaren ondorio larriak parez pare jarri dizkigute, beste behin". Atxiloketa batean hil zuten poliziek George Floyd herritarra, eta horrek protesta uholdea ekarri du; izan ere, herrialde horretan beltzen komunitateak bizi duenaren azken adierazlea izan da Floyden erailketa. "Garaian esklabo ziren horiek gizarteko sektorerik jazarriena izaten jarraitzen dute gaur egun. Poliziaren aldetik egunero jasaten duten bortizkeriaz gain, lan munduan, hezkun-tzan, osasunean eta gizarteko hainbat esparrutan bigarren mailako herritarrak izaten jarraitzen dute".

Larunbateko mobilizazioaren antolatzaileek esandakoari eutsiz, "egiturazkoa den eta bizitzaren eremu guztiak zeharkatzen dituen arrazakeriak indarrean jarraitzen du XXI. mendean, bai AEBetan, bai munduko hamaika txokotan".

Beraien ustetan, Urola bailaran ere ohikoak dira pertsona horien aurkako komentarioak eta iritziak: "Edozein kuadrilla, familia, taberna edo elkartetan entzun ditzakegu lana ken-tzera datoz, laguntzak beraientzat dira, beltzean lan egiten dute laguntzak kobratu ahal izateko eta antzeko topikoak eta horrelako zurrumurruen bidez pertsona horien aurkako gorrotoa hedatzeko arriskua dago denborarekin". Horregatik, jarrera horiei aurre egitea beharrezkoa dela pentsa-tzen dute eta herritar guztiak animatu nahi ditzute larunbateko elkarretaratzean parte hartzera.