- Erosketa bonoen harira herritarren artean nahasketa sortu dela ikusita, Azkoitiko Udalak gogorarazi du “herriko establezimendu guztietan erabili daitezkeela”. Udaletik azaldutakoari eutsiz, “zenbait kasutan uste izan da Herrixen merkatari elkarteko kide diren saltokietan soilik erabili daitezkeela baina ez da horrela; bonoak herriko establezimendu guztietan trukatu daitezke, supermerkatu handietan izan ezik”.