Landaola saria jaso du Azpeitiko Udalak

13.02.2020 | 06:22
Landaola saria jaso du Azpeitiko Udalak

Aratzerrekako ur arazketa sistema naturalagatik. Landaola Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioak Azpeitiko Udalak Aratzerrekan iaz jarri zuen ura garbitzeko fitoarazketa sistema naturala saritu du Landaola sarien hirugarren edizioan. Udaletik gogorarazi dutenez, Aratzerrekakoa "araztegi faltari aterabidea emateko, hezegune artifizialetan oinarritutako ur arazketa sistema naturala da". Argazkian, Nagore Alkorta alkatea erakunde publikoek sustatutako proiektuen saria jasotzen, Aretxabaletan ospatutako galan. Argazkia: N.G.