500 euroko hiru bono. Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatarien elkarteak zozketa berezi bat egin zuten abenduaren 26tik Errege bezpera bitartean herriko dendetan erosketak egin zituzten bezeroak saritzeko. Zozketarako boletoak banatu ondoren, Errege Magoek atera zituzten saritutako zenbakiak hilaren 5eko kabalgata hasi aurretik eta boleto horien jabeek dagoeneko jaso dituzte beren sariak. Zozketaren irabazleak Nagore Odriozola, Leire Arakistain eta Iker Amenabar izan dira. Bakoitzak herriko dendetan gastatzeko 500 euroko bono bana eskuratu du. Argazkia: J.L.