azpeitia - Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, Herritarren Arreta Zerbitzuak ordutegi berria du urte berriarekin batera.

Orain arte, bulegoa astelehenetik larunbatera bitartean izan da irekita, baina lege aldaketa bat medio, larunbatak ez dira egun baliodunak tramiteetarako. Beraz, "urtea hastearekin bat ostegunetako ordutegia luzatu da, eta larunbata goizetan itxita izango da Udala".

Leire Goenaga zinegotziak azaldutakoari eutsiz, "Herritarren Arreta Zerbitzua 2018ko ekainean jarri zen abian, herritarren tramiteak zentralizatu, funtzionamendua hobetu eta tramiteak arintzeko asmoz". Ordutik, 07.30etatik 15.30era bitartean eskaini izan da arreta zerbitzua baina aipatutako lege aldaketa medio, "aurrerantzean bulegoa itxita egongo da larunbatetan eta ostegunetan 7.30etatik 19.00etara bitartean egongo da martxan, etenik gabe".

Goenagaren hitzetan, "gaur egun online tramite ugari egin daitezke eta larunbatetan bulegora jende gehiegi ere ez dela etortzen ikusita ordutegiarekin aldaketa egitea erabaki dugu, proba gisa". - J.L.