irabazlea, Diart Bertan merkatarien elkarteak eta Udalak Gabon hauetarako elkarlanean antolatutako VIII. Erakusleiho lehiaketak baditu irabazleak. Lehen saria (600 euro) Diart dendarentzat izan da, bigarrena (400 euro) Traposentzat eta hirugarrena (200 euro) Sugoirentzat. Bestalde, Kontxi arrandegiak herritarrek Facebook bidez erabakitako saria (200 euro) jaso du. Erakusleiho lehiaketaren sari banaketa ekitaldian Olentzeroren ginkanan zozkatutako erosketa-bonoak ere banatu zituzten. Mila eurokoa Maribi Unanuek eskuratu zuen eta 200 eurokoak Julen Iparragirre, Nekane Lejardi, Izaskun Iruretagoiena eta Lierni eta Olatz Arsuagarentzat izan ziren. Argazkia: J.L.