- Ikasturte amaierarekin batera, lantegietako ikasleek urtean zehar egindako lanak ikusmiran jarri dituzte, Ibarran eta Tolosan.

Ibarrako kultur etxean dagoeneko zabalik dago erakusketa Benito Izagirre kultur etxean. 2021-2022 ikasturtean egindako artelanak uztailaren 8ra bitarte ikus ahal izango dira. Joan den ikasturtean honako tailerrak gauzatu dira: egur taila, eskulanak, pintura, altzariak berritzea eta aldatzea, ehoziriak eta bainikak. Guztira 53 ikasle aritu dira, eta gehiengoa emakumeak izan dira (guztira 45). Ibartarrez gain, eskualdeko beste zazpi herritatik parte hartu dute.

Tolosan, gaur 19.00etan inauguratuko da kultur etxeko tailerretako ikasleen erakusketa inauguratuko da Aranburu Jauregian. Zeramika, eskulanak, pintura, ehoziriak eta argazkigintzako ikasleen lanak izango dira ikusgai.