Inpernu kaleko 5,7 eta 10 zenbakietako lokaletan eraikiko da Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxea, elkarren ondoan dauden bi lokaletan. Era berean, Udalak lokalak egokitzeko eta bertako plaza eraberri-tzeko obrak ere egingo ditu.

Dagoeneko hasi dira lanak. Lokala eta proiektua bera diseinatzeko egin den prozesu partehartzaileari jarraik, irudia sortzeko lehiaketa irekia abiarazi du Tolosako Udalak.

Guztira, 600 metro karratu izango ditu etxeak eta hainbat espazio: harrera-gunea, egongela, areto nagusia, balioanitzeko gelak, bilera gelak, bulegoak... espazioa erakargarriagoa egiteko, kanpoaldeko itxura eraberrituko da eta bateratasuna emango zaie, material berdinak erabilita, bi lokalei zein kanpoko plazari. Espazio malgua izango da, erakargarria eta irekia, erabilera anitzetarako. Espazio txiki zein pribatuak ere izango ditu.

Lanak faseka egingo dira. Lehenik aurreko lokala egokituko da eta 2023ko urtarrilerako prest izatea aurreikusten da. Ondoren, atzealdeko lokala eta plaza eraberritzeko lanak egingo dira, eta hauek otsailerako amaituta egongo dira.

Andragoradiseinatzeko aurrera eraman den prozesu partehartzaileari jarraiki, Tolosako Udalak eskualdeko Emakumeen Etxearen irudia sortzeko lehiaketa irekia abiarazi du. Tolosaldean bizi diren edo Tolosaldean jaio diren 16 urtetik gorako emakumeek parte hartu dezakete logotipoaren eta nortasun kolektiboaren sorreran.

Honako dokumentuak aurkeztu beharko dira: logotipoa, logotipoari buruzko memoria, nortasun kolektiboaren oinarrizko eskuliburua, eta logotipoa paperezko euskarietan, prensa idatzian, argitalpenetan eta abarretan aplikatzeko adibideak.

Lanak aurkezteko azken eguna irailaren 30a izango da eta berdintasuna@tolosa.eus helbidean. Irabazleak 1.500 euroko saria jasoko du.