Tolosa hiru ikastetxeetako gazteek parte hartu du azken osoko bilkuran Haurren Hiriaren baitan landutako proposamenak aurkezteko eta alkatearen eskutik diplomak jaso dituzte. Herriko zerbitzuak haurrentzat izan da 2021-2022 ikasturtean gaia. Besteak beste, proposatu dute haurrentzako espazio balioanitz bat garatzea, kirola egiteko aukerak areagotzea, eta tirolinak eta parkour parkeak jartzea.