- Santio jaien programako azala aukeratzeko lehiaketa martxan da. Proposamenak egin nahi dituzten herritarrek ekainaren 8ra arte izango dute aukera. Lan irabazleak 400 euroko saria jasoko du. Parte hartzeko 16 urte izan behar dira, lanak originala izan behar du, azalaren formatua 21x21 da eta teknika librea erabili daiteke. Lanak udaleko herritarren arreta bulegoan aurkeztu daitezke (8.00etatik-14.00etara).