Zizurkil: Autozainketa tailerrak antolatu dituzte Aiztondon

Aurkezpen hitzaldia eskainiko du Saioa Garmendia adituak Zizurkilgo kultur etxean

14.01.2022 | 00:05

Zizurkil – Etxean gaixorik edo ezinduta dauden pertsonen zain-tzan dabiltzanei zuzendutako tailerrak antolatu ditu Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak. Aduna, Alkiza, Larraul eta Zizurkilgo herritarrentzat dira eta Saioa Garmendia adituak eskainiko ditu. Urtarrilaren 18an, 18.30ean, tailerrak aurkezteko hitzaldia eskainiko du Saioa Garmendiak berak Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean. Autozainketan trebatzeko moduak landuko dituzte. Zaintza lanetan ari denak jasan ditzakeen arazo fisiko zein psikologikoak aztertu, eta irtenbide ezberdinak landuko dituzte.

noticias de noticiasdegipuzkoa