- Berdintasun Kontseilua sortu du Tolosako Udalak emakumeen parte-hartze aktiboa bermatzeko eta berdintasun arloan aurrera pausuak ematen jarraitzeko. Lehen bilera ostegunean izango da, 18.00etan, osoko bilkura aretoan. Tolosako alkateak, udalean ordezkaritza duten talde politikoetako zinego-tzi banak eta Berdintasun sailak hartuko dute parte. Horiez gain, Tolosan emakumeen eskubideen alde lan egiten duen edozein erakunde edo talde parte hartu ahal izango dute. Emakumeek norbanako bezala ere parte hartu dezakete. Aurrez izena eman behar da: berdintasuna@tolosa.eus / 943 670 383 .