- Urte hasiera indar-tsu hasiko dute Amasa-Villabonan, izan ere, kultur egitarau oparoa antolatu dute urtarrilerako.

Hilaren 16an Lehendakari gaia antzezlana ikusteko aukera izango da Gurean, Txalo Produkzioak-en eskutik. Zuhaitz Gurrutxaga eta Iker Galartza aktorren antzerki proposamena da. Urtarrilaren 27an Villabona.dok zikloaren baitan, aldiz, Apaiz kartzela dokumentala proiektatuko dute. Hilaren 29an, berriz, Amasako elizan Erik eta Win komedia izango da eta 30ean, Narcis@ haur antzerkia Gurean. Ekitaldi guztietarako sarrerak salgai daude leihatilan edo villabona.eus-en.