- Alkizako Udalak 2022ko aurrekontuak onartu ditu urteko azken osoko bilkuran. 791.898 eurokoa izango da, 2021ekoa baino 46.000 euro txikiagoa. Bi kapitulu handienak udal langileen soldatak eta inbertsioak izango dira: %29 eta %36 hurrenez hurren. Inbertsiotara 288.000 euro bideratuko ditu eta partida handiena Erretore-etxea birgai-tzeko izango da, igogailua jar-tzeak hartuko duelarik parterik handiena. Horretarko 104.000 euro gorde dira. Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Zonaren lurretan udalak 87.000 euro inbertituko ditu. Ur-hornikun-tzako sarea hobetzeko, aldiz, 30.000 euro inbertituko ditu 2022an.