- Sutarri dantza taldeak arropa salmenta jarriko du abian azkenaldian bizi duten egoera ekonomiko estuari bultzada bat emateko helburuarekin. Kamisetak eta jertseak jarriko dituzte salgai ostiralean, hilak 26, 18.00etatik 20.00etara plazan. Kolore aukera zabala izango da eta, era berean, jaso-tzen diren eskaerak gabonen bueltarako entregatzea espero dute.