- Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketak urteurren borobila ospatuko du aurtengoan, izan ere, dagoeneko 20 urte beteko baitira lehiaketa sortu zenetik. Bost mailatan banatuko dira lanak, parte-hartzaileen adinaren arabera, eta Zizurkilgo udal-bulegoetan aurkez daitezke, azaroaren 20ra bitartean. Parte hartze bikaina izaten du urtero ipuin lehiaketak eta aurten ere hala izatea espero dute.