surbilgo jatorri aniztasunean eta elkarbizitzan sakontzeko ekintza plana aurkeztu du Udalak aste honetan, Sutegin. Plan horretan hainbat helburu eta ekintza jaso ditu, hiru oinarri nagusiren arabera: Usurbilgo jatorri aniztasuna eta elkarbizitza lantzeko diagnostikoa (Aztiker, 2020), ikerketaren emaitzak jakinarazi eta etorkizun hurbilean gara-tzeko ekintza proposamenak jaso-tzeko saioak eta udal teknikariekin egindako plan proposamenaren kontrastea.

Legealdi osoan garatzeko ekintzak dira, lehentasun maila desberdinekoak, eta lanerako bi eremu aurreikusi dituzte: udal barrukoa, hainbat sailetako teknikariez osatua, eta Udalaz haragokoa, Udaleko ordezkariez gain, hainbat jatorritako herritarrek eta eragileek osatzea nahi dutena.

Ekintza planean ia 30 neurri jaso ditu. Lehenik, helburu nagusiak finkatu ditu, horietako bakoitza bete ahal izateko hainbat neurri proposatzearekin batera. Hiru dira helburu nagusiak. Batetik, iritsi berrien oinarrizko beharrak ase eta asisten-tzia eskaintzera bidean lan egitea. Bestetik, usurbildar ezberdinen arteko ezagutza eta harremana sustatzea, komunikazio kanal eraginkorrak sortuz eta elkar topatzeko espazioak eraikiz. Horrez gain, sentsibilizazioa eta formazioa landuko dira, kulturartekotasunaren eredua indartuz.

Lanketa guztiaren helburua da Usurbil benetako harrera herria izan dadin lortzea. “Aurkezten dugun plana aniztasuna modu demokratikoan kudeatzeko Udalaren estrategia da. Sinergiak sortu eta adostasunaren bidez eraikitako proposamenak garatzeko, diskriminazioaren aurka borrokatu eta elkarbizitzan sakontzeko”, azaldu zuen Agurtzane Solaberrieta alkateak.

Dagoeneko Udalak lantaldea osatu du, hainbat sailetako teknikariekin. Eta, horrez gain, iragarri du aniztasunaren ekintza plana kudea-tzeko baliabideak areagotuko dituela 2022tik aurrera. Gainera, ezinbestekotzat du udal ordezkariek, jatorri desberdineko herritarrek eta eragileek elkarrekin lan egingo duten espazio bat sortzea, Aniztasunaren Kontseilua deitu dutena.