- Kultur lantegietan izena emateko epea urriaren 6an amaitu zen, eta hiru ikastarotan jendeak izena eman badu ere, taldea osatzeko gutxieneko ikasle-kopurua bildu ez denez, urriaren 29ra bitartean bigarren deialdia egin du Udalak. Honako tailerretan izena emateko aukera luzatu da: egur-taila, pintura eta sabel-dantza. Ikastaroetan izena emateko aurreko prozedura bera jarraitu beharko da.?