- Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Sailak Zaintzaileak zainduz hitzaldiaantolatu du bihar, 18.00etan Subijana etxean. Euskaraz eta erdaraz izango da, eta hizlaria Saioa Garmendia izango da. Mendeko pertsona bat etxean zaintzea ez da lan erraza eta garrantzitsua da behar bezala zaintzeko metodoak eta teknikak ezagutzea. Horregatik gonbidatu dituzte hitzaldian parte hartzera eta, era berean, zaintzailearen zaintzaren garrantzia azpimarratzeko ere baliatu nahi dute.