Hilaren 18an mendi irteera antolatu zuen Aizkardi Mendi Elkarteak Baztan aldera. Villabonako Olaederra kiroldegitik abiatu ziren goizeko 7.00etan, eta 22 kilometroko ibilbidea egin zuten. Berroetatik abiatuta, Abartaneko (1096 m) gailurrera igo ziren. Gorospil (1096 m), Saioa (1417 m) eta Okolineko (1350 m) gailurrak igaro ostean, Berroetara itzuli ziren ibilbidea amaituz.