- Ibarrako Udalak ‘Uda kulturala’ egitaraua aurkeztu du. Udako hilabeteetarako, guztira, lau kultur ekitaldi antolatu dituzte, zehazki, hiru kontzertu eta dantza emanaldi bat. Taulara igotzen lehena La Topadora taldea izango da, uztailaren 30ean; kontzertua 22.30ean hasiko da. Edukiera mugatua izango da eta gonbidapenak eskuratzeko herriko kultur etxera deitu behar da: 943670399.