- Azken egunotan kutsa-tze tasak nabarmen egin du gora Tolosan, horregatik, gizalegez eta erantzunkidetasunez jokatzeko eskatu zuen Tolosako Udalak. Izan ere, herriko eremu ezberdinetan esku-hartze eta zaintza lanak egin ziren jende pilaketak ekidin eta herritarren segurtasuna berma-tzeko. Era berean, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko koordinazioa ere txalotu zuen Udalak.

Skate parkeko gunean elkartuta zeuden 200 gazte sakabanatu zituzten, eta Iurre auzoan eta Lopez Mendizabal plazan ere esku hartu zuten. Rondilla kalean bere burua zauritzen ari zen gazte bati laguntza eta sorospena ere ematera gerturatu ziren Triangulo plazako patruilako Ertzain eta Udaltzainak, eta gaztea anbulan-tzian ospitalera eraman zutela kontatu zuen Udalak.

"Botilzarrak debekatuta daude eta horiek ekiditea lehentasunezkoa da, horregatik gazteen pilaketak prebenitzeko zaintza eta eskuhartze lanak indartu dira; dagoeneko egoera kezkagarria da eta kontrolaezina bilakatu ez dadin gurasoek ere ardura hartu behar dute; guztiok dakigu errealitatea zein den eta Udaltzain eta Ertzainek hainbat intzidentziei erantzun behar izaten diete egunero eta ezin dira soilik gazteen pilaketak sakabanatzen aritu", esan zuen Olatz Peon alkateak.