- Iazko etenaren ostean aurten uztailaren 17an XVIII. Blues Gaua egiteko asmoa zuen Zizurkilgo Udalak. Aurtengoan, ordea, herriko tabernetan egin beharrean Joxe Arregi plazan bi kontzertu eskaintzekoak ziren baina pandemiaren egoera herrian okerrera egiten ari dela ikusita, "zuhurtziaz", aurtengo emanaldia ez antolatzeko erabakia hartu du udalak.