- Joan den astean bukatu zuen aurtengo kurtsoa Auzoko egitasmoak. Hain zuzen, uztailaren 2an egin zuten ikasturte-amaiera ospa-tzeko festarekin batera eman zioten amaiera aurtegoari. Euskaltzaleen Topaguneak sortu zuen ekimena eta, 2016tik gauzatzen da ekimena Ibarran. Horregatik, urtero moduan, martxan izango da datorren ikasturtean ere.

Auzoko ekimenak helburu du herrian dauden kultura zein hizkuntza ezberdinak aintzat har-tzea eta elkar ezagutzea; betiere euskara eta euskal kultura izanik abiapuntu eta guztien arteko lotura. Hori horrela, hiru helburu nagusi ditu: batetik, euskaratik urrun bizi direnak euskarara hurbiltzea. Auzokideak dira euskaratik urrun bizi direnak eta auzotarrak, berriz, euskaratik gertu bizi direnak, hain zuzen; bestetik, herritarrak herriko hizkuntza-aniztasunaz jabetzea; eta, azkenik, hizkuntza ezberdinetako herritarrak harremanetan jartzea.

Hiru helburu nagusiez gain, zeharkako helburuak ere badira tartean, besteak beste, sustatzea herritarren parte-hartze publiko eta aktiboa, euskararen eta eskualdeko herrietan bizi diren gainerako hizkuntzen arteko zubiak eraikitzea, eta euskal hiztunak ohartaraztea euskarari eustearen eta erabiltzearen garrantziaz.

Datorren ikasturtean Auzoko egitasmoak jarraituko du Ibarran eta parte hartu nahi izanez gero, ibarrauzoko@gmail.com helbidera idatzi beharko da. Urrian hasiko dituzte saioak.